Binakako bakarrizketa

Algarak eutsi ezinik, bakarrizketekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai izan ziren bakarlariak.

Bakean dagoena, bakean utzi emanaldia eskaini zuten Goizuetako eskolako jangelan aurreko larunbatean Idoia Torregarai eta Mirari Martia­renak. Hurbildutakoak algara batean jarri zituzten euskera eta generoaren inguruko gaiak jorratuz, beti ere umorez. Ma­kina bat kontu ukitu zituzten: euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna edota kristalezko sabaia, besteak beste. Konturatzerako pasa zen ordubetea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!