Goizueta Pelota

«Debuta beti izango da berezia, eta ea egun polita den, ikustera joango direnentzat ere»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 31a, 00:00
Iker Salaberria, aurreko partidu batean, Muebles Polque torneoan. Argazkia: Fundación Kantxa Pelotazale

Bihar eginen du debuta profesional mailan, Iker Salaberria esku pilotari goizuetarrak. Tolosako Beotibarren izanen da, 17:30etan hasita, eta Beñat Rezustarekin jokatuko du, Danel Elezkano eta Iñigo Bikuñaren kontra. Debutaren atarian hitz egin du Kronikarekin, «oraingoz lasai».

Bihar egingo duzu debuta. Azaldu al da urduritasuna?
Oraingoz ez. Badakit egunean bertan pixka bat urduri egon­go naizela, baina ea lasaitzen asmatzen dudan.

Nola ikusten duzu zure burua, debuterako?
Prestatzen aritu naiz, eta ongi ikusi naiz. Egun berezia izan­go da, baina ea dena ematerik daukadan, eta partidua ira­baz­teko aukera dugun.

Nolakoak izan dira azkeneko asteak, debuta egingo zenuela jakin zenuenetik?
Asko aritu naiz entrenatzen, Jokin Etxaniz eta Jon Apeze­txea prestatzaileekin, bai fron­toian eta bai fisikoki. Urriko aurreneko astean jo­katu nuen azkeneko txapel­ke­ta, eta ordu­tik entrenatzen ari­tu naiz soilik.
Astean bi egun izan dira fron­toian, eta beste hiru fisi­koa lantzen. Horretan nabaritu dut aldea, be­reziki; karga fisi­koa haunditu dela. Hasieran neka­tu xamar egoten nintzen, bai­na orain ondo sentitzen naiz, eta nabaritzen da hobe­kuntza, alderdi fisikoan.

Beste pelotari profesional batzuekin arituko zinen entrenatzen, ezta?
Bai, bereziki Aspe nire en­pre­sako aurrelariekin aritu naiz: Erik Jakarekin, Joseba Ezkur­dia­rekin, Iker Irribarriarekin... Plantillako ia denekin aritu naiz, egia esan.

Prestaketaz aparte, bizitza ere aldatu al zaizu, pixka bat?
Bueno, bizitza aldatzen da, eza­gunagoa zarelako. Baina azken batean, ni lehengo berdina naiz, kanpoko jendearentzat alda­tzen da hori, oihartzun ge­­hiago dau­kazu. Nire egu­ne­roko bizi­tzan, ordea, berdin da­go dena.

Rezusta izango duzu lagun. Luxuzko atzelaria, ezta?
Bai, hala da. Beñat, atzelari onena ez bada, bi-hiru onene­ta­koa da, eta niretzako plazer haundi bat izango da, bera­re­kin debutatzea. Ea berak niri laguntzen didan, eta nik ere la­guntzen diodan pixka bat, par­tidua irabazteko.
Bera bezalako atzelari batek konfiantza ematen dizu, eta de­buteko partiduan lasaita­sun hori izatea oso garrantzitsua da. Badakit berak bere lana egingo duela, eta ea nik ere neurea ematen dudan.

Eta aurrean kontrario, maila haundiko beste pilotari bat.
Bai, aurkari gogorra izango da Elezkano, binakako txapeldu­na. Eta atzean Bikuña. Aurkari zailak dira, baina ea sorpresa ematerik daukagun.
Partidu gogorra espero dut, baina ea hasierako nerbioak lasaitzen ditudan, eta goza­tzen dudan. Uste dut, gozatzea lor­tuz gero aukera izango dugula, irabazteko.

Jende asko joango al da Goizuetatik, animatzera?
Bai bai, niri 150 sarrera baino gehiago erreserbatu dizkidate. Beraz, giro polita izango da. Ea egun polita den, be­ra­ientzat eta nire familia­ko­en­tzat ere, eta guztiok gozatzen dugun.

Zer esan dizute ingurukoek?
Batez ere, lasai egoteko eta dis­frutatzeko, egun hori bakarra dela. Momentuz lasai nago, eta beraiek ere ari zaizkit la­gun­tzen, horretan.

Ikusmina sortu da herrian zure debutarekin, beraz.
Badirudi baietz, ilusioa piztu duela. Eta hori polita da, baina ilusio horri kantxan erantzun behar zaio. Egun hori beti izango da berezia, eta ea polita den guztiontzat, eta bukaera ona ematen diogun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!