ESKU PELOTA

Asperekin debutatuko du Iker Salaberriak datorren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00
iKER Salaberria pelotari goizuetarra.

Tolosako Beotibar frontoian emanen dio hasiera goizuetarrak profesionaletako ibilbideari. Arratsaldeko 17:00etan izanen da.

ostiralean izanen du egun haundia Iker Salaberria esku pilotari goizuetarrak; orduan emanen dio hasiera profesional mailako ibilbideari. 
Gipuzkoan hasiko du ibilbide hori; Tolosako Beotibar frontoian izanen da aurreneko partidua, arratsaldeko 17:00etan. Sa­rrerak dagoeneko salgai dau­­de: www.baikopilota.eus.

Rezusta,­ bikote
Debuta, gainera, ez du bakarrik eginen, Beñat Rezusta bergararra izanen du alboan, bikote gisa. Bien artean, Elezkano II - Bikuña bikotea garaitzea izanen dute helburu.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!