Mendi lasterketak

Hodei Lujanbio ­nagusi, Urdazubin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00
Hodei Lujanbio pozik, Urdazubin, kontrabandista lanak bukatuta.

Kontrabandisten Lasterketako sailkapen nagusia irabazi zuen, bi proba jokatuta.

Podiumetik podiumera da­bil Hodei Lujanbio goizuetarra, mendi lasterketetan; eta kox­­karik altuenera igo zen au­rre­ko igandean, Urdazubiko Kon­tra­ban­disten Las­ter­ke­tan, sail­kapen nagusia irabazita.

Izan ere, bi probatara jo­katu zen lasterketa. Larun­bat gauean izan zen aurrenekoa, 9,5 kilometrokoa, 500 me­tro­ko desnibel positiboarekin. Jo­kin Arretxea bertizaranarra nagusitu zen (52:22), bai­na oso gertu iritsi zen Lujanbio, 33 segundura (52:55). Aran­tza­ko Asier Apezetxea izan zen hirugarren (53:13).

Ordu gutxira abiatu zen bigarren proba, luzeagoa: 22 kilometro eta 1.200 metro po­­sitiboko ibilbidea osatu behar izan zu­ten larunbat goizean. Eta horretan ere, bigarren izan zen Lu­­janbio (1:55:26), Ba­ra­ñain­go An­der Ericeren atzetik (1:53:42). Haren herrikide bat, Aritz Arteta, izan zen hirugarren (2:00:33). 

Bi probetan egindako lan bikainak, garaipena eman zion goizuetarrari, sailkapen nagusian. Maria Loizu iruindarra nagusitu zen emakumezkoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!