Kantua

Umore Ona eta Tutera Kantuz elizan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00
Umore Ona abesbatzako kideak, ekainean, denboraldi bukaerako ospakizunean.

Kontzertua eskainiko dute bi abesbatzek, Goizuetako elizan, eguerdiko 12:30etan.

Kantuaz gozatzeko zita jarri du biharko, Umore Ona abesbatzak. Eta oraingoan, ez dira bakarrik egonen, goizuetarrak: Tutera Kantzu abesbatza etorriko da herrira, eta elkarrekin ariko dira biak.
Goizuetako elizan eskainiko dute kontzertua, bihar eguerdi­ko 12:30etan hasita, eta «abesti ederrak entzuteko aukera» iza­nen dute bertaratuek, aurreratu dutenez.
Goizuetako eta Tuterako abesbatzek bat eginda, «Nafa­rroako iparraldea eta hegoaldea kantuz lotu» eginen dutela nabarmendu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!