Umore Ona

65 urtetik goitikoen festa, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Truk eta Mus Txapelketak jokatuko dira larunbatean; igandean, egun osoko plana.

Urteroko ohiturari eutsiz, 65 urtetik goitikoen festa antolatu du Umore Ona elkarteak, da­torren astebururako. Bi egunez izanen dute zerekin gozatua.

Larunbatean, Truk eta Mus Txapelketak jokatuko dituzte, elkartean bertan, arratsaldeko 16:00etan hasita.
Eta igandean, egun osokoa izanen da plana. Aurrena, pi­lo­ta partiduak jokatuko dira frontoian, 10:00etan hasita. Umore Ona Txapelketaren laugarren edizioko aurreneko partiduak izanen dira, hain justu. Ondo­ren, 11:00etan, 65 urtetik goitikoentzako meza izanen da elizan. Eta handik elkartera mu­gituta, borobilduko dute festa: bazkaria (arrain zopa, legatza, solomilloa, tarta txanpainarekin, kafea eta likoreak), eta Luix Elizegiren musika emanaldia, «aspertu arte».

Etzidamu arte, baieztatzeko
200 goizuetar dira guztira, 65 urtetik goitikoak; eta gonbidapen bana jaso dute etxean. Joa­teko as­moa dutenek, da­to­rren asteartera arte dute epea, ba­iez­­tatzeko: bu­eltan entregatu be­har dute gutuna, baieztapenarekin, Umo­re Onan edo el­kar­teko buzoian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!