Umore Ona

Jendetza elkartuko da gaur Umore Onan, Garagardo Festarako

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Berehala agortu ziren, salgai jarritako 80 txartelak. 21:30etan hasiko da afaria.

Garagardo Festa antolatu du gaurko, herritar talde batek, Umore Ona elkartearen babesarekin. Elkartean bertan izanen da, gaueko 21:30etan ha­sita, eta arrakasta ziurtatuta da­go, hasi aurretik ere: salgai jarritako 80 txartelak berehala agortu ziren, epea baino astebete lehenago.
Horrelakoetan izaten den afari tipikoaz eta garagardoaz gainera, musikaz ere gozatuko dute bertaratuek, konpletoa iza­teko aurreneko Garagardo Fes­ta hau. Ziur ez dela azkena iza­nen, baina toki haundiagoa bilatu beharko dute, hurrengorako!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!