Kultur agenda

Historiari errepasoa, Abañotik Goizuetara

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Aurreko larunbatean elkartu zen goizuetar koadrila, ibilaldia bukatzear, herria atzean dutela.

Ibilaldia egin zuten 27 lagunek, Hernani eta Goizueta arteko bidearen zati bat osatu, eta Jose Jabier Etxeberriaren azalpenekin historia ezagutzeko.

Pausoz pauso egin zion histo­riari errepasoa, aurreko la­run­batean, goizuetar talde batek. Kultur Agendaren baitan, ibilaldia osatu zuten, Abañotik abiatu eta Goizuetan bukatuta, Aranotik igaroz; Hernani eta Goizueta lotzen dituen oinezko bidearen zati bat, hain justu.

27 laguneko taldea elkartu, eta historiako hainbat pasarte ezagutzeko aukera izan zuten, ibilbidean zehar, Jose Jabier Etxeberriaren azalpenekin. Goi­zean goiz joan ziren Abañora autobusez, eta eguerdiko ordubaterako ziren Goizuetan, ibilaldia bukatuta.
Plan borobila izan zen, eta gustora asko ibili ziren par­tehartzaile guztiak: hurrengo ibi­lal­dirako zita jarri zuten, eta baita mendi taldea sortzeko gogoa azaldu ere! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!