Bakarrizketa

Umorezko bakarrizketak gaur, Martiarenak eta Torregaraik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00
Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira bakarlariak, gaurko emanaldian.

‘Bakean dagoena, bakean utzi’ emanaldia eskainiko dute, 19:00etan eskolako jangelan. Sarrerak bertan salgai, 3 euroan.

Umore saioa izanen da gaur, Goizuetako eskolako jangelan. Bakean dagoena, bakean utzi emanaldia eskainiko dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martia­renak, arratsaldeko 19:00etan hasita: elkarrekin jositako sei bakarrizketa umoretsu.
Euskera eta generoa izanen dituzte umorerako gai nagusi­, eta ma­kina bat kontu ikutuko dituzte: euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna edota kristalezko sabaia, besteak beste. Ordubeteko sa­ioa izanen da, eta egunerokotasunetik eta jolasetik landuko dituzte horiek guztiak, «umore betaurrekoak jantzita», au­rre­ratu dutenez.

Sarrerak bertan, 3 euroan
Adin guztietarako emanaldia izanen da, eta saioa ikusteko sarrerak, gaur bertan egonen dira salgai, eskolako jangelan: 3 euro izanen dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!