KULTUR AGENDA

Dokumentala eta umorezko bakarrizketa, goizuetarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 23a, 00:00

Ostiralean ‘Emakumeen lurra’ dokumentala jarriko dute eta larunbatean, berriz, `Bakean dagoena bakean utzi ’ umorezko bakarrizketa izanen da.

Goizuetan asteburu kulturala daukate aurretik. Ostira­lean, 19:00etan, Emakumeen lurra dokumentalaz gozatzeko aukera izanen da Eskolako jangelan, Maialen Chantreren eskutik, eta amaitzean solasaldi bat antolatu da. Heldu­en­tzat bideratutako jardunaldia da ostiralekoa. 

Bakarrizketarako sarrerak egunean bertan izanen dira salgai, 3 euroan.

Umorezko bakarrizketa, Martiarena eta Torrealdaik
Larunbatean, Bakean dagoena, bakean utzi umorezko ba­ka­rrizketa izanen da, Mira­ri Martiarena eta Idoia Torreal­dairen eskutik. Adin guztietako publikoarentzat izanen da saioa. Hau ere, arratsaldeko 19:00tan eginen dute, Eskola­ko jangelan. Sarre­rak egunean bertan izanen dira salgai, 3 euroan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!