umore ona elkartea

Larunbateko garagardo festarako, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00

Amaia kafetegian erosi ahal izanen dira txartelak. Umore Ona elkartean izanen da.

Garagardo Festa antolatu du larunbaterako, goizuetar talde batek, Umore Ona Elkartearen babesarekin. Elkartean bertan izanen da, gaueko 21:30etatik aurrera. Joan nahi duenak, gaur arte izanen du aukera txartelak erosteko; Amaia kafetegian erosi ahal izanen dira.
Bi txartela mota daude: bata, menuarena, 10 euroan; eta bes­tea, garagardoarena, 19 euroan.

Menu konpletoa
Bertan afaldu nahi duenak, ondorengo menua izanen du: entsalada, saltxitxak patata pu­rearekin, txerri sahieskia la­bean erreta, eta postrea, kafea eta kopak. Horrez gain garagardoen txartela erosten dutenek, bost garagardo dastatu ahal izanen dituzte: Otsaihen, Franziskaner, Leffe Blonde, Ago eta Oharas.
Afari girotua izanen da, gaine­ra, musika ere izanen bai­ta. Hain zuzen, Unai eta Ene­ko­ren trikitixa-doinu eta pan­dero-hotsek alaituko baitute Gara­gardo Festa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!