Diru-laguntza eskatzeko, hilaren 30 arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Goizuetan autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan-banako ebaluazio araubidean ezartzen duen ordenantza onartu zuten, eta ordenantza horrek zioen bezala, diru-laguntzak eskaintzen ari da Uda­la, azken 24 hilabeteetan bere kontura jarduera ekonomikoa martxan jarri duenarentzat. Gizarte Segurantza eta Jarduera Ekonomikoa–ren gaineko Zerga ordaintzeko izanen da laguntza. Hilaren 31ra arte izanen da aukera eskatzeko. Informazio gehiago: www.goizueta.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!