umore ona elkartea

Garagardo Festa, hurrengo larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Herritar talde baten ekimenez eta Umore Ona elkartearen babesarekin, Garagardo Festa izanen da hurrengo larunbatean, gaur zortzi, 21:30etatik aurrera. 10 euroren truke, ondorengo menua eskainiko dute: entsalada, saltxitxak patata purearekin, txerri sahieskiak labean, postrea, kafea eta kopa. Horrez gain, garagardoa dasta­tzeko txartela ere eskuratu beharko da; 18 euroren truke, bost garagardo ezberdin edan ahal izanen dira: Otsaihen, Franziskaner, Leffe Blonde, Ago eta Oharas. Eneko eta Unairen trikitixa-hotsek jarriko dute giroa. Amaia kafetegian erosi ahal izanen dira txartelak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!