Dokumentala eta erakusketa, landa eremua eta emakumea ardatz

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Urriaren 15ean Emakume Baserritarren Topaketa eginen da Leitzako udaletxean, 16:00etatik 19:00etara, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Leitza, Goizueta, Arano eta Aresoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak sustatuta.

Bertan parte hartzeko izena eman behar zen aurretik. Baina hurrengo ekitaldiak irekiak izanen dira, eta Goizuetan eta Aranon ere eginen dira. Batetik, hilaren 25ean Emakumeen Lurra dokumentala ikusi ahal izanen da Goizuetako eskolako jangelan, 19:00etan, eta solasaldia izanen da gero. Bestalde, azaroaren 4tik 18ra bitartean, Baratze Kritikoa erakusketa ikusi ahal izanen da Aranoko Maisuenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!