Badira 50 urte Don Esteban Irurtzun Balda apaiz lanetan hasi zela. Goizuetan eta Aranon ezagun askoa da, azken urteetako jarduerari esker. Baina 50 urte lanean eginda, erretiroa hartzeko garaia iritsi zaio.
Gaur emanen du azken meza Don Estebanek, 18:00etan, Goizuetako elizan, eta bertan eginen zaio agurra. Hain zuzen, agurtzera gerturatuko dira apaiz lagunak eta obispoa.