Peoi eta peoi-gidari aritzeko lan poltsa

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Mendialdea Mankomunitatean peoi eta peoi-gidari lanetan aritzeko lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du. Soldata: 1903,52 euro gordin hilean (14 paga urtean) + osagarri pertsonalak (hala badagozkio).

Lan jardunaldia: astelehenetik ostiralera, 06:00etatik 13:00etara. Izena emateko epea: urriak 9, asteazkenera arte da eta Leitzan Mankomunitateak Elbarren kalean duen egoitzan egin behar da edo bestela behar diren dokumentuak info@mendialdea.eus helbidera bidalita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!