Autokontsumo energetikoa, hizketagai

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Autokontsumo energetikoa eredu jasangarri eta bideragarria landa mundurako hitzaldia antolatu da Leitzako udaletxean etzi, astelehenean, 19:00etatik aurrera.

Etxeetarako eta industrialdeetarako etxebizi­tzen artean energia soberakina partekatzea, autokontsumo berriztagarria, izapideak erraztea, edo zergak kentzea... berrikuntza horiez hitz eginen da eta zer onura ekarriko dizkien azaladuko da adibide praktikoekin. David Gordejuelak emanen du hitzaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!