Eskasetik Artikutzara, gaur ibilaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Donostiako Udalak eskaintzen duen Artikutza Natura programa barruan ibilaldia, Eskasetik Artikutza auzora, aldapa behera eginen da gaur.

 Irteera 08:15etan dago iragarrita Donostiako Okendo kaletik. Itzulera ordua: 15:00etan autobusa Artikutzatik aterako da. Kontserbazio Bereziko Eremu honen balio natural eta historikoak erakutsiko dira ibilbideko hainbat puntutan. Ura eta bazkaria, arropa erosoa eta mendirako botak eramatea gomendatzen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!