Zabalik, autoenplegua sustatzeko dirulaguntza eskatzeko epea

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Goizteako Udalak Goizuetan autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan-banako ebaluazio araubidean ezartzen duen ordenantza onartu zuen (NAOn argitaratua 2019ko irailaren 13an).

Hori dela eta, dirulaguntza es­kuratu ahal izango dute Goi­zuetan norberaren kontura azken 24 hilabeteetan jarduera ekonomikoa martxan jarri duten herritarrek; hau da, 2017ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emana duten bizilagunek.

Gizarte Segurantza eta Jar­duera Ekonomikoaren gaineko Zergan izandako gastuengatik emango zaie dirulaguntza. Es­kabideak aurkezteko epea hilabete guztian zehar lu­zatuko da, urriaren 1 eta urriaren 31 bitartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!