Atalen eguna datorren igandean ospatuko du Umore Onak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Bihar zortzi, urriaren 13an, ospatuko du Umore Ona elkarteak Atalen eguna. Egutegian egun berezia izaten da eta arratsaldera arteko egitaraua antolatu da. Pasa den urtean bi aste atze­ratu zen, baina aurten ez da horre­la­korik espero. 11:00­­etan hasiko dira ekin­tzak, eta bazkalostera arte luza­tuko da.


Umeak protagonista

Atalen irteerarekin hasiko da eguna Madalenatik habiatuta. Iru­maita txarangarekin batera eginen dute, haien erritmora. On­doren hasiko dira pilota par­tiduak frontoian. Bertan izanen dira Umore Onako pilotariak. Segidan hasiko da herriko eragileen emanaldia.  Umore Ona abesbatza, dantza taldea eta txarangak bat eginen dute herrian zehar.  Baz­karia eginen dute 14:00etan, eta bu­katzeko, dantzaldia izanen da, Gan­ddegiko Luixen eskutik.


ATALEN EGUNA Urriak 13 - Egitaraua

- 11:00, Irumaita txaranga eta Atalen irteera Madalenatik.

- 11:30, Pilota partiduak Umore Onako pilotarien eskutik.

- Ondoren, Umore Ona abesbatza, dantza taldea eta txarangaren emanaldia herrian zehar.

- 14:00, Bazkaria Umore Ona elkartean.

- Bazkal ondoren, Dantzaldia Ganddegiko Luixen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!