Olaizola IIk ez du Lau eta Erdikoa jokatuko

Aurreko astean eman zuen Asegarce enpresak jakitera, Ai­mar Olaizola, Olaizola IIa pilotaria ez dela Lau eta Erdiko txa­­pelketan izanen. Izan ere, ezkerreko hankako lesioaren errekuperazioa ezin hobea izaten ari den arren, lehiara ez li­tza­teke baldintza egokian iritsiko. 


Bikotekakora iristea, helburu

Asegarceri adierazi zionez, oso pozik dago izaten ari den eboluzioarekin: «baina txapelketa hau oso zorrotza da, eta pena ematen didan arren, nahiago dut zaindu Bikotekakora bermearekin iritsi ahal izateko».

Dena den, behin behineko geldialdia izanen dela adierazi du: «gertaera honek ez du esan nahi txapelketa honen hurrengo edizioetan parte hartuko ez dudanik».