Urtero bezala, Goizuetako Udalak deia egin die 2019-2020 ikasturtean zehar ikastaroren bat eskaini nahi dutenei. Gaur arte aurkeztu dezakete euren proposamena.
Eskaintzarekin batera, proposamena aurkeztu behar izanen da, hau da, ikastaroaren deskribapen zehatz bat: zer den, ordutegia, prezioa, nori zuzendua, iraupena...
Bestalde, baldintza bat ere jarri dute: ikastaroa eskaintzen duenak autonomoa izan behar du.