Dantzan ere, azkenaurreko eguna

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 17a, 02:00

azkenaurreko eguna izanen dute gaurkoa goizuetarrek. Bihar bukatuko dira fiestak, baina horren aurretik izanen dute zer dantzatua. Izan ere, dantza eta musikak garran­tzia nabarmena izanen dute gaurkoan. 

Entzierroarekin hasiko du­te eguna, 08:00etan. Bi ordu pa­sa beharko dira erraldoiak eta buruhaundiak atera arte.

Igandea txarangak berotuko du herria, eguerdian, bazkaldu aurretik.

Arratsaldea mus txapelketarekin hasiko dute Ixkibi kanpinean. Aurreneko dantzaldia, ordea, ez da 18:30ak ar­te izanen; orduan eskainiko du­te ema­nalditxoa Umore Ona dan­tza taldeko dantzariek.

Igandea txaranga aterako da, jarraian, herriak dantzan jarrai dezan, eta Gabezin taldeak hartuko dio erreleboa, gero. DJ Bull eta Igandea txarangarekin bukatuko dute egu­­na, parrandazaleenek. 


08:00, Entzierroa Lasturko zezenekin.

11:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak trikitilariekin.

12:00, Pilota partidak:

Gazteen artekoa: Egoitz Elizegi-Beñat Apezetxea, eta Oier Zabaleta-Mikel Leonet.

Lehendabiziko mailako afizionatuak: Iker Salaberria-Iker Elizegi, eta Olaizola III-Mariezkurrena.

13:30, Igandea Txaranga, herriko kaleetan barrena.

17:00, XVI. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.

18:30, Umore Ona dantza taldekoak plazan, Leitzako txistularien laguntzarekin.

Ondoren, Igandea txaranga kaleetan barrena.

19:30, Dantzaldia plazan, Gabezin taldearekin.

20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.

00:00, Dantzaldia plazan, Gabezin taldearekin.

Ondoren, DJ Bull ikastolan eta Igandea txaranga kaleetan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!