Ttirriki ttarraka aurrera, Goizuetako fiestak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 16a, 02:00

Gaurko goiza Goizuetako hau­­rrek hasiko dute, 11:00eta­tik 14:00ak arte txikie­ntzako puz­garriak egonen baitira es­ko­lan. Horrez gain, toka txa­pelketa eginen da heldu eta umeentzat, 11:30ak aldera.  

Jarraian, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile one­nen parte hartzearekin, sa­gar­do probaketaz gozatzeko au­kera izango da, herriko pla­zan. Amaitu ostean, 13:00ak aldera, Igandea txarangak kaleak animatuko ditu. 

Bazkalordurako atseden­aldiaren ondoren, 16:00etan hasiko dira arratsa­ldeko ekin­tzak, berriro ere, haurren­tza­ko puzga­rriekin. Arratsal­deko 18:00e­tan, berriz, Jotak entzu­teko aukera paregabea jarriko du Acordes Nava­rros talde­ak. Ondoren, Igan­dea txa­ran­gak, berriro ere kaleak ani­matuko ditu, hauetan barrena abesti alaiak, dantzarakoak nahiz parranda girokoak, joz. 

Gaualdera, Goittikiren al­de­­ko bingoa jokatuko da ikas­tolan, 20:30ak inguruan ha­sita. Afal ostean, beatbox saioa izanen da Plazan, Boca­bets Bo­media taldearen eskutik; aho­tsarekin erritmo jolasak egi­ten dira saio hauetan. Festa­rekin jarrai­tzeko, Laiotz tal­dea­rekin dantzaldia izanen da herriko plazan, eta ezin hobe amai­tzeko, Igandea txarangak berriro ere musika instru­mentuak hartu, eta kaleak girotzen jarrituko du.

Biharko eguna, entzierro­arekin hasiko da, Lasturreko zezenekin. Eta jarraian, erral­doiak eta buruhaundiak ibi­li­ko dira herrian zehar. Larun­bat gaua giro onean amai­tzeko, DJ Bullen musikaz eta Igandea txarangarenaz go­za­tzeko aukera izanen da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!