Pilota partiduak ohikoak izaten dira Amabirjin fiestetan, eta aurten ez da gutxiagorik izanen. Igandean izan ziren aurrenekoak, Umeen Egunarekin, eta igandera bitarte beste sei partidu izanen dira bihar, larunbat eta igande artean. Jardunaldi guztiak frontoian izanen dira, eguerdiko 12:00etan hasita.
Bi maila
Ohi bezala, bi kategoriatan jokatuko dute. Aurreneko partidua gazteen artekoa izanen da, beti; eta bigarrena, aldiz, lehendabiziko mailako afizionatuen artekoa.
FIESTETAKO PARTIDUAK
OSTEGUNA, 15. 12:00etan
- Gazteen artekoa: Oihan Legarreta-Xuban Iturbe/Aiur Elizazu-Eukeni Etxenike.
- Lehendabiziko mailako afizionatuak: Apezetxea-Uzkudun/Etxezarreta-Arrate.
LARUNBATA, 17. 12:00etan
- Gazteen artekoa: Egoitz Elizegi-Beñat Apezetxea/Oier Zabaleta-Mikel Leonet.
- Lehendabiziko mailako afizionatuak: Iker Salaberria-Iker Elizegi/Olaizola III-Mariezkurrena.
IGANDEA, 17. 12:00etan
- Gazteen artekoa: Uitzi-Iruretagoiena/Salaberria-Uzkudun.
- Lehendabiziko mailako afizionatuak: Aitor Aizkorbe-Antton Apezetxea/Huizi-Lizeaga.