Sasoi ederrean dabil Antton Apezetxea esku pilotari goizuetarra. Eta hala erakutsi berri du, Errenteriako Zuloaga Memorialean ere. Jubenil mailako txapela jantzi zuen Apezetxeak, De La Fuenterekin batera, txapelketari bukaera ezin hobea emanda. Ez ziren larri nagusitu finalean, gainera: 22-3 irabazi zieten, Amiano eta Elolari.