Oier Apezetxea eta Mikel Perurena txapeldun, pilota gozoarekin

Aurreko larunbatean jokatu zuten Goizuetan, Umore Onak antolatuta, Pilota Gozo Txapel­keta Azkarra. Eta azkeneko ur­teetako partehartzerik haundi­ena izan zuen torneoak, bederatzi bikote aritu baitziren.

Horietatik, bertakoak ziren ia denak, zortzi bikote; eta bes­te bat kanpotik etorritakoa. Eta sari guztiak, etxean geratu zi­ren. Izan ere, Oier Apezetxeak eta Mikel Perurena goizuetarrek irabazi zuten, finalean Jon Zabaleta eta Ekaitz Nar­bar­te herrikideei gailenduta.

Eta hirugarren posturako lehian, Mikel eta Iñaki kanpokoak aritu baziren ere, garaipena lortu zuten Aitor Aizkorbe eta Martin Etxeberria goizuetarrek. Beraiek jaso zuten hirugarrenaren saria, beraz.

Partiduak arratsalde osoan zehar jokatu ziren, eta guztira, lau ordu eta erdi iraun zuen txapelketak. Frontoia beteta egon zen, ia uneoro, giro ederrarekin. Gainera, pilotari ba­koitzak izan zuen bere anima­tzaile taldea: zaleak, familiakoak edota la­gu­nak aritu zi­ren, animoak ematen.