Eskerrik asko, Ereñotzu!

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 25a, 02:00

Hilabetetako lanaren ondoren, hantxe ginen igande goizean, au­rrenekoz Ereñotzuko Mendi Lasterketaren antolatzaile be­za­­la. Auzokoak ez izanagatik ere, guretzat etxeko lasterketa den horretan. Eta halaxe sentiarazi gaituzue gu, auzotarrok ere: etxekoak bagina bezala.

Euri-jasa eta haize artean, goizean goizetik azaldu zineten denak, zalantzarik egin gabe. Eguraldi petralaren aurrean, umoretsu; ezustekoetan, aholkulari; eta behar zen edozertan, laguntzeko prest. Zuetako askok mendian pasa zenuten goiza, blai eginda eta hotzez, baina batere kexarik gabe: giro earra ziok hemen goien!, entzuten zitzaizuen walkie-talkietatik. Eta beste batzuek, sekulako laguntza eman zeniguten au­zo­an bertan.

Abentura honetan murgildu ginenean, aurreko antolakuntza taldean aurkitu genuen aurreneko heldulekua. Eta igandean, bigarren heldulekua ez, topatu genezakeen euskarririk sendoena eskaini zeniguten auzotarrok. Ziur egon, zuek gabe hau guztia ez zela posible izango. Haundiak zarete! Bihotz-biho­tzez, eskerrik asko denoi!


Beñat Los Arcos Ayerdi, Anne Arbelaitz Galarraga,  Mikel Von Wichmann Pavletich, Ana Rodriguez Salvador eta Sarah Ugarte Miranda

Ereñotzuko Mendi Lasterketaren antolakuntza taldea


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!