Zubirik galdu, azkeneko tantoan

Ezin izan zion garaipen batekin ekin, Promozio Txapelketari, Aritz Zubiri erremontista goi­zu­etarrak. Azpirozekin batera, gal­du egin zuen estreinakoa... azkeneko tantoan. 34-35 nagusitu zitzaizkien Etxarri eta Agi­rrezabala. Azkeneko tanto hori izan zen, hain justu, pelotakada gehien izan zituena.

Partiduan zehar, kontrario­ak izan ziren aurretik, sei tan­to­ren aldearekin zenbaitetan, 25-31 jartzeraino. Baina orduan eman zioten buelta, 33-33 berdintzeko aurrena, eta 34-34 gero. Baina ez zuten jaso azkenean, lanaren saria.