Gure esku dagok lau ekimen desberdin antolatu ditu 2018rako Nafarroan: herri galdeketak, Herritarron Ituna, ekainaren 10eko giza katea eta maiatzaren 19ko ekimena. Azken hau da ikusminik handiena sortu duena. Etorkizuna nafarroan esku lelopean, Nafarroako ermarria irudikatuko duen giza-armarria osatuko dute Iruñako Gaztelu Plazan.
Hiru helburu nagusi izango dituela ekimenak diote antolatzaileek: «Nafarroan erabakitzeko borondatea agerian uztea, elementu sinboliko bat erabiliz; ekainaren 10eko giza kateari begira jendea parte hartzera animatzea; eta indarrak biltzea etorkizunari heltzeko».
Datozen hilabeteotan Nafarroa osoan erabakimenaren auzia eztabaida politikoaren erdigunean jartzeko determinazioa adierazi du herri mugimenduak.