Olaizolak Jon Ander Albisu izango du aurkari gaur Labriten

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 21a, 02:00

Aimar Olaizola Buruz Buruko Txapelketan murgilduko da gaur Labriten. Jon Ander Albisu izango du aurkari final zortzirenetako partidu honetan eta irabazlea final laurdenetara pasatuko da eta bertan Beñat Re­zusta dago zai. 

Goizue­ta­rraren 49garren partidua ­da Buruz Burukoan eta errekor berria ezarriko du. Ibilbide luzea arrakastatsua bezain luzea izan du Aimar Olaizolak. 

Asteazkenean aukeratu zituzten pilotak bi pilotariek. Ez zuten inongo arazorik izan eta bakoitzak bere estrategia zein izango den azaldu zuten. Aimar partida nahasten saiatuko da eta Albisu, jotzailea, Olaizola ahalik eta frontisetik urrutien edukitzen, ahal duenean tantoa amaitzeko. 

Hori ekiditeko aireko jokoa garrantzitsua izango dela adierazi zuen aurrelari goizuetarrak. «Jon Anderrek asko jotzen dio pilotari eta boleaz ere ongi defendatzen da. Sake-errematea eta aireko jokoa ahalik eta hoberenen aprobetxatzen saiatuko naiz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!