Hainbat final jokatu zituzten pilotari goizuetarrek aurreko asteburuan, eta horietako bitan zapela jantzi zuten. Xanet Apezetxeak jarri zuen aurrenekoa, Bortzirietako Banakako XVII. Txapelketakoa, Lesakako Aimar Otxandorenari 18-3 irabazita. Bigarrena, aldiz, bikote batek lortua: Goizuetako Oihan Legarreta eta Egoitz Elizegik irabazi zuten Nafarroako Kirol Jokoak, alebinetako 2. mailan.