Hezkidetza proiektua, gurasoei azaldua

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

hezkidetza proiektua lantzen ari dira Andres Narbarte Xalto ikaste­txe­ko ikasleak, beste ur­te batez. Aurten, horri ja­­­­rraipena egiteko, gu­ra­­­soentzako saioa antolatu dute; bertan, hausnarketa eginen dute genero rolen eta estereotipoen inguruan, formatzailearen laguntzaz.  Astearte­an izanen da saioa, 16:30etatik 18:00e­tara, eskolako jantokian. 
Hausnarketa egiteaz aparte, aholkuak eta pautak emanen dizkiete familiei, eta erakutsiko diete hau guztia seme-alabei nola trasladatu.
Famili guztiei zuzen­tzen bazaie ere, batez ere, 5 eta 6. mailakoen gurasoentzat baliogarria izan daitekeela uste dute eskolatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!