Umore Onako pilotariak garaile Egiako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

Goizuetako Umore Onako pilotariek emaitza ezin hobeak lortu zituzten pasa den asteburuan. Juanito Alvarez Me­morialeko finalak jokatu ziren Egian. Afizionatu mailako txapelketarik entzutetsuenetakoa da eta bertan Iker Sala­berriak, Otaduirekin batera, 22-17 irabazi zuten finala Zubizarreta eta Garmen­diaren kontra. Salaberria pilotaririk hoberena izendatu zuten eta bere maila altua erakutsi zuen berriz. 
Jubeniletan taldeko Antton Apezetxeak, Elizegirekin batera, 22-18, gailendu ziren Osa eta Alberdiren aurka. Biak beraz txapeldun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!