Atzo hasitako txapelketak segida izanen du asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 3a, 01:00

Goizuetako Umore Ona Pilota Elkarteak aurreneko Umore Ona Pilota Txapelketa antolatu du, binakakoa. Atzo jokatu ziren aurreneko partiduak, eta gaur eta bihar gehiago izanen dira.

Komisio aldaketarekin, aire berriak
Irailean Pilota Elkarteko komisio aldaketa egin zen. Kide berriak izendatu ziren: Igor Elizegi, le­hen­dakaria; Lurdes Loiar­te, idazkaria; Mari Jose Etxeberria, diruzaina; eta Anjel Salaberria, bokal eta entrenatzailea.
Asmoak ere zehaztu zi­tuzten, eta besteak bes­te, «pilota eskola indartu eta pilotari gazteak motibatu» nahi dituzte. Ho­rre­tarako, «betiko entrenamenduez gain, entrenamendu bereziak» an­to­la­tu dituzte. Horrela, Goizu­e­tako pilotari profesionalak edota afizionatuetan ibilitakoak ekarri nahi izan dituzte gaztetxoak entrenatzera. Da­goeneko, Asier Olai­zola eta Ekaitz Narbarte aritu dira, entrenamendu horiek zuzentzen. Eta datozen asteetan ere izanen dira zita berezi gehiago.

Txapelketa berria, ohitura berreskuratzeko
Bestalde, eskola indar­tzeko asmoarekin jarraituz,  Goizuetako I. Umore Ona Pilota Txapelketa antolatu dute; «Goizue­tan pilota munduan afizio haundia dago», azaldu dute: «lehen herrian txapelketa bikainak an­to­latzen ziren, eta guk hori berreskuratu nahi dugu».
Atzo hasi zen txapelketa, eta gaur eta bihar partidu gehiago jokatuko dira. Hurrengo saioak da­tozen bi asteburutan, os­tiraletik igandera jo­ka­tuko dira, eta finala Ga­bonen ondoren izanen da, urtarrilean. Guztira, Nafarroa eta Gipuzkoako 48 pilotari ariko dira, bikoteka, umeen (benjaminak), kimuen (alebinak) eta gazteen (jubenilak) kategoriatan. Goizu­e­tako Umore Ona Elkar­tearen izenean 6 bikotek jokatuko dute: X.Apeze­txea-E.Iturain eta J-Sa­la­be­rria-M.Salaberria ume­­­etan; B.Apezetxea-O.Le­garreta, A.Salabe­rria-A.Agesta eta E.-Elize­gi-O.Etxeberria kimuetan; eta A.Aizkor­be-A.Apeze­txea gazteetan.

Partidu gehiago gaur, eta datozen egunetan
Baina bestelako txapelketetan parte har­tzen ere segiko dute goizuetarrek.
Gaur, 11:30etan hasita, Labriten izanen dira Lau eta erdiko txapelketako 3 eta 4garren postuengatik lehian, Umore Onako Aizkorbe eta Ultzamako Gaskue, eta finala jokatuko dute Iker Salaberriak eta Matak. Bestalde, Li­za­rran izanen dira, banaka, Oihan Etxe­be­rria batetik, eta Beñat Apeze­txea; bestetik. Arra­tsal­dean, be­rriz, Elizondon jokatuko dute Beñat Apezetxeak eta Oihan Etxeberriak, Sara­sibar eta Sanchezen kontra.
Bestalde, egun bereziak datoz segidan, eta partidu gehiago izanen dira. Aste­le­he­nean, 19:00e­­tan Amez­ketan izanen da Iker Salaberria eta Zubiza­rre­taren arteko desafioa; asteartean, Zizurkilen ariko dira Beñat Ape­ze­txea eta Oihan Etxeberria; eta ostegunean Tolosan, Iker Salaberria eta Antton Apezetxea. 

Goizuetako I.Umore Ona Pilota Txapelketa Asteburuko partiduak 

-Gaur, 17:00etan:
Umeak:
-Apezetxea-Iturain (Umore Ona)/Dorronsoro-Sagastibeltza (Leitza).
-Goikoetxea-Azpeitia (Hernani)/Bicente-Aranburu (Orereta).
Kimuak:
-Mateorena-Biurrena (Leitza)/Zelaiaran-Landa (Oiartzun).
Gazteak:
-Orbegozo (Añorga)-Gartzia (Bergara)/Txoperena-Alduntzin (Leitza).
-Egiguren (Azpeitia)-Oliden (Añorga)/Telletxea-Mariazkerrunea (Erreka).
-Bihar, 10:00etan:
Umeak:
-Salaberria-Salaberria (Umore Ona)/Eskudero-Legorburu (Oiartzun).
-Sesen-Susperregi (Oiartzun)/Estebez-Olaizola (Añorga).
Kimuak:
-Legarreta-Apezetxea (Umore Ona)/Txintxurreta-Iturbe (Hernani).
-Lopez-Zabaleta (Oiartzun)/Elizegi-Etxeberria (Umore Ona).
Gazteak:
-Petriati-Lazkoz (Arbizu)/Sein-Etxeberria (Oiartzun).
-Olaetxea-Goikoetxea (Arbizu)/Aizkorbe-Apezetxea (Umore Ona)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!