Egun bat gehiago, festarako!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 13a, 02:00

Bestela ere, festarako aitzakia beharrik ez, eta, aurten, egun bat gehiago izanen da Goi­zue­tako Amabirjinetan. Jaiak hasteko itxaferoa bihar botako du Umore Ona abesbatzak, eta ostegunera arte izanen da zerekin gozatu.
Festa, ordea, hasia da: le­hengo igandean umeen eguna egin zen, eta gaur, gazteen egunari eginen zaio tartea. 

Zezenen ordez, gehiago
Bestelako aldaketarik ere iza­nen da aurten: zezenik ez da izanen. Udalak azaldu du plazako lur aldaketa egin behar zelako, eta segurtasuna ber­matzeko hartu duela erabakia. Hala ere, nabarmendu du diru hori ekitaldi berezi gehiago antolatzeko erabili dela: umeen eguneko trialsin ikuskizun berezia; txupinazoa indartzeko erraldoien topaketa; herri kirolak eta bertsolariak; edota Nafarroako joten eta Zozongo batukadaren emanaldiak.

Aurten zezenik izanen ez denez, ekitaldi berezi gehiago antolatzera bideratu da dirua.

Herritarrei galdezka
Bestalde, festak bukatuta, irai­la inguruan, galdeketa egin nahi du Udalak: «azken finean, ur­­te­ko aurrekontuaren 38.000 eu­ro bertan gastatzen dira eta jaie­­tako ekitaldiak antolatze­ra­­ko­an herritarren gustoak eta nahiak zein diren jakitea be­ha­rrezkoa ikusten du Udalak».

 

GOIZUETAKO AMABIRJINAK

GAUR, ABUZTUAK 13, GAZTE EGUNA
11:00 Paella prestaketa. Gazte kuadrilen arteko paella prestaketa plazan.
14:30 Gazte bazkaria ikastolan. Txartelak Amaia Kafetegian (948 51 42 42). 
17:00 Koadrilen arteko Urumea jaitsiera.
19:30 Elektrotxaranga.
20:00 Gazteen txupinazoa Gaztetxean.
23:00 Kontzertua, plazan; Estu eta larri, Kalera eta Laiotz.
    
ABUZTUAK 14, AMABIRJIN BEZPERA
10:00 Erraldoiak eta Buruhaundiak: Berriozar, Mutriku eta Goizuetako erraldoien kalejira herrian zehar.
12:00 Txupinazoa; jaiei hasiera emanen dien itxaferoa, Umore Ona abesbatzaren eskutik.
Ondoren, txozna irekiera eta poteoa, Igandea txarangarekin.
17:30 Pilota partidak, Upel pilota elkartearen eskutik: O.Apezetxea-Eskudero/Olazabal-Olaizola III eta Aritz Lasa-Pascual/Olaizola I-Otxandorena.
Ondoren, Igandea txarangaren irteera ikastolatik.
20:00 Gabezin taldearekin dantzaldia plazan.
23:00 Gabezin taldearekin dantzaldia plazan.
Ondoren, Igandea txaranga eta DJ Txoko ikastolan.

ABUZTUAK 15, AMABIRJIN EGUNA 
09:00 Diana dultzaineroekin, herrian zehar.
10:30 Meza Nagusia eta ohiko prozesioa.
12:00 Herriko erraldoi eta buruhaundien konpartsa kaleetan zehar.
12:00 Pilota partidak.
Ondoren, Igandea txaranga kaleetan barrena.
18:00 Herri kirol jaialdia. Aizkolariak: Iker Vicente eta Ugaitz Mugerza. Harrijasotzailea: Iban Ugartemendia.
19:30 Bertsolariak: Julio Soto, Amets Arzallus, Unai Agirre eta Eli Pagola.
21:30 DJ Mikeltxi, plazan.
21:45 Afari herrikoia Umore Ona elkartean.
00:30 Kalejira, eta ondoren, Igandea txaranga.

ABUZTUAK 16 
11:00-14:00 Haurrentzako puzgarriak eskolan.
12:00 Bakailao lehiaketa plazan.
13:00 Bakailao lehiaketaren emaitza.
13:30 Igandea txaranga.
16:00-18:00 Haurrentzako puzgarriak eskolan.
17:00 Mus txapelketa Ixkibi kanpinean
17:30 Kantu emanaldia Indarren eskutik, Zubi-Ondo tabernan.
19:00 Txamukos mariatxiak plazan.
23:00 Beñat eta Fernando musikariak plazan.  

ABUZTUAK 17 
11:00 Herriko erraldoi eta buruhaundien konpartsa kaleetan zehar.
12:00 Sagardo probaketa plazan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenekin.
13:30 Igandea txaranga.
18:00 Umore Ona dantza taldearen emanaldia eskolan.
20:00 Jotak plazan, Voces Navarras taldearen eskutik.
23:00 Musika, eskolan: Azken trena.

ABUZTUAK 18, PEÑAREN ETA EZKONDUEN EGUNA 
12:30 Umore Ona peñaren irteera ikastolako tabernatik. 
12:30 Umeen pilota partida: Goizueta-Arano.
15:00 Umore Ona Peñaren bazkaria.
17:00 Peñaren kalejira Igandea txarangarekin.
19:00 Zozongo batukada.
20:30 Berbena plazan, Iratzar taldearekin.
00:00 Udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia, eta segidan, berbena eta Igandea txaranga.

 

AUTOBUS ZERBITZUA

GAUR, LARUNBATA 13
Goizuetatik Hernanira: 10:00etan eta 17:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 11:00etan (2) eta 18:00 (2).

IGANDEA, 14
Goizuetatik Hernanira: 09:00etan (2) eta 17:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 10:00etan eta 18:00etan.

ASTELEHENA, 15
Goizuetatik Hernanira: 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 10:00etan eta 16:00etan.

ASTEARTEA, 16
Goizuetatik Hernanira: 09:00 eta 15:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 12:00etan eta 19:00etan.

ASTEAZKENA, 17
Goizuetatik Hernanira: 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 12:00etan eta 19:00etan.

OSTEGUNA, 18
Goizuetatik Hernanira: 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik Goizuetara: 12:00etan eta 19:00etan

 

OSTATU ETA JATETXEAK

JATETXEAK
Ikastolako taberna: abuztuaren 13tik 18ra, 24 orduz irekita. Ateratzen den dirua, ohi bezala, taberna jartzen duten 4 eragileentzako izanen da: Guraso Elkartea, Umore Ona, Gazte Asanblada eta Etxera.
Oxeguarda jatetxea: Kale Nagusia 34.
Iskibi kanpina: NA-4150, Leitza-Hernani, 8km.
Izkina taberna: Fermin Antonio Apezetxea kalea, z/g.
Zubiondo taberna: Txino auzoa.
Mutu taberna: Fermin Antonio Apezetxea kalea.

OSTATUAK
Kanpina paratzeko aukera: Urumea errekaren ondoan edo Goiko Iturrin. 
Zubimuxu aterpea: 30 lagunen­tzako tokia.
Ixkibi kanpina: kanpinak edo karabanak paratzeko aukera.
Txamoraberri landetxea: apartamentuak.

Informazio gehiago: www.goizueta.eus

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!