Eskualdeko ikasle, irakasle eta gurasoentzako festa

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 7a, 02:00

Goizueta eta Aranoko ikasle, irakasle eta gu­rasoei tokatu zaie aurten, Eskolen arteko To­pa­keta antolatzea, Goi­zuetako Xalto eskolari egokitu baitzaizkio pres­taketa lanak.
Hilaren 14an elkartuko dira, Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko ikasle, irakasle eta gurasoak, elkar ezagutu eta harremanak sendotzeko asmoz.

Festa, egun osoan
Ospakizunak goizeko 11:00etan hasiko dira. Ongietorria egin eta bioingeniaritza taldeak osatuko dira.
Segidan, tailer eta jolasen tartea hasiko da, plazan, eta eguerdiko 13:00ean kalejira eginen da, trikitilariekin.
Bazkaritarako, paella izanen da eskolan bertan, eta ondoren, haur txikientzako eta gurasoentzako jolasak, eta koskorragoentzako, eta baita gurasoentzako ere, futbol partidu erraldoia antolatu dira. Oka­siorako sortu duten kantua ere kantatuko dute, denek elkarrekin: Erreka bazterrean.
Bukatzeko, berendua eta agurra izanen dira.

Aranon hilaren 14an eginen den bertso afarirako izen ematea irekita dago.

Aranon, bertso afaria
Egun osoko festaren ondoren, bertso afaria eginen da Aranon; Txi­rrita, beste 80 urtian.  Txirrita hil zela 80 urte beteko dira aurten, eta hainbat ekitaldi antolatu dira honen bueltan.
Aitor Mendiluze eta Agin Laburu izanen dira ber­tsotan, eta afaltzeko: entsalada, perretxiku nahaskia, bakailu ajoarrieroa, redondoa sal­tsan eta postrea, 25 euroan. Izena emateko Kon­tse­jura deitu behar da: 948 514 279. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!