Enpresa goizuetar batek, Apezetxea Anaiak S.L. enpresak, eginen ditu Plazako lur zolaketa lanak. Hala erabaki zuen Goizuetako Udalak, apirilaren 29ko ezohiko batzarrean.
Hamabi enpresa aurkeztu ziren lehiaketara, eta enpresa goizuetarrak egin zuen eskaintzarik onena, Udalaren iritziz, 100 puntutik 99,99 jasota.
Kexak edo esatekoak, Udalean bakarrik
Ekainaren 23a baino lehen hasi behar dituzte obrak, eta bi hilabete baino gehiago iraunen dute. Udalak gogorarazi du, obra hasten denetik astero etorriko dela proiektuaren ingeniaria bertara, baina herritarren batek kexarik edo esateko zerbait izanen balu, Udalera zuzendu beharko duela: «ez ingeniariak, ez obrako langileek, ez daukate horren gaineko erantzukizunik, eta Udaletik bideratuko dira zuen erantzunak», azaldu dute.