Goizuetan euskera ikasi nahi duenak ez du aitzakiarik izanen. IKA euskaltegiak martxan paratu ditu ikasturte berriko ikastaroak. Ikasleek duten maila izanda ere, denentzako moduko ikastaroak dituzte: hau da, maila guztietako ikasleek izanen dute lekua IKAn; eta ordutegian ere, aukera zabala dutela azaldu dute.
Ikastaro bereziak, martxan
Ematen dituzten ikastaro berezien artean daude: EGA titulua ateratzeko klaseak, gurasoentzako ikastaroak, akatsak zuzentzen ikasteko saioak eta euskaltzaindiaren araugintza ezagutu eta barneratzeko saioak.
Zeintzuk dira helburuak?
IKA euskaltegiak Leitzaldean barneratzen du, hau da, Goizuetarekin batera, Leitza, Betelu, Jauntsarats, Areso eta Lekunberrin ematen dituzte saioak.
Azaldu dutenez, IKA euskaltegian, ikasgelako lana eskolak ematea baino zabalagoa da: «gure betebeharren artean daude, ikasleen arteko harremanak bideratzea eta sendotzea izanen da, taldean giro egokia sortzea, ikasleen motibazioa indartzea, ikasleen laguntza eta aholkuak ematea, jarraipena egitea, euskera sustatzea... Matrikula egiteko edo informazioa lortzeko: 948 610 776 telefonoa.