Goizuetarrek huts egin ezineko zita, gaur Artikutzan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 28a, 02:00

San Agustin eguna ospatuko da gaur Artikutzan, eta urtero be­za­la, goizuetar gutxi izango di­ra hitzordura huts eginen dutenak. Eta askok oinez eginen du­te bizpahiru orduko ibilbidea.

Kotxeentzako, aparkalekua
Goizeko 08:00etan irekiko dituzte Artikutzako ateak. Kotxeentzako aparkalekua ere jarriko dute urtegiari buelta ematen dion pistan. Alde batetik sartu eta bestetik atera beharko da, norabide berean, eta kotxeari ez zaio buelta eman behar aparkatzerakoan.

Herri kirolak, postuak...
Goizeko 11:00etatik aurrera, ekintza ugari izanen dira: meza, pelota partidua, herri kirolak eta dantzaldia.
Horrez gain, egun osoan zehar, artisauen lanak ikusteko aukera izanen da, eta produktu desberdinak salgai egonen dira: taloak, gazta, pastelak, ogia... Bi taberna ere egokituko dituzte.

EGITARAUA
11:00, Meza. Egi Eder otxoteak parte hartuko du.
11:30, Pilota partidak: pasaka partida bat eta esku pelotako beste bat.
17:00, Herri kirolen erakustaldia:
Aizkolariak: Donato Larretxea-Joxe Mari Olasagasti/Aitzol Atutxa-Ugaitz Mugerza.
Harrijasotzaileak: Inaxio Perurena.
19:00, Dantzaldia Arizkungo Joxe Anjelen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!