Bete-betean dira Goizuetako Amabirjin jaiak. Atzoko egun haundiari segida emateko, denetarik izango da gaur. Lasturko entzierroa izango da, goizean goiz; eta 17:00etan ere, zezenez gozatzeko aukera izango da. Txikienentzako puzgarriak goiz eta arratsalde jarriko dituzte eskolan. Sagardo probaketa ere antolatu dute gaur. Eta noski, musika emanaldirik ez da faltako; arratsaldean izango den dantzaldirako herritarrak mozorrotzera animatu dituzte!
08:00 Entzierroa Lasturko zezenekin.
11:00-14:00 Haurrentzako puzgarriak eskolan.
11:30 Toka txapelketa heldu eta haurrentzat.
12:00 Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin sagardo probaketa plazan.
13:00 Igandea txaranga.
16:00-18:00 Haurrentzako puzgarriak eskolan.
Ondoren Berendua
17:00 Zezenak Lasturren eskutik.
18:30 ‘Getariako dantzariak’ kaleetan zehar. 70garren hamarkadan girotua. Disfrazatu zu ere, eta murgildu festara!
22:00 Dantzaldia ‘DJ Mikeltxi’rekin
01:00-03:00 Karaokea eta disko festa ‘DJ Mikeltzirekin, ikastolan
Ondoren Igandea txaranga
06:00etatik aurrera DJ Oattolo Gaztetxean.