Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko haur, guraso eta eskolen topaketa eginen da ekainaren 6an, Areson, eta dagoeneko erosi daitezke bazkaritarako txartelak, Estankon. Maiatzaren 27an bukatuko da epea. Era berean, autobusa ere paratuko dute Aresora joateko, eta eskolan eman behar da izena; bertako kideek lehentasuna izanen dute.