Pilotan, Umore Onako Joanes eta Beñat Apezetxea anaiek Napar Jokoetako finala jokatuko dute gaur, alebin 3garren mailan. Lizarran izanen da 09:30etatik aurrera (4. partida). Lagunak taldearen aurka jokatuko dute. Bihar, berriz, lau t’erdian banaka ariko dira: Beñat Apezetxea benjaminetan neurtuko da Irribarriaren aurka. Eta kadeteetan, Antton Apezetxeak Olidenen aurka jokatuko du. 09:30etatik aurrera izanen dira Lizarran. Iker Salaberria goizuetarrak eta Mariezkurrenak ere bihar jokatuko dute Villabonan, Oteiza eta Etxeberriaren aurka (10:30).