Aurreko larunbatean, Iruñako abesbatzaren bisita jaso zuten Goizuetan, Umore Ona abesbatzarekin izandako hartu-emanaren ondorioz. Iruñarrek emanaldia eskaini zuten elizan eta Umore Ona abesbatzak ere parte hartu zuen. Eguerdian izan zen hori eta ondoren, kalejira egin zuten herrian barna. Indarrak berreskuratzeko, elkartean bazkaldu zuten giro ederrean.