1571150454 1571150455 1571150456 1571150488 1571150489 1571150491

Txilibita

Zapa kalea 2 , 20120 Hernani
Txilibita logotipoa

INFORMAZIOA

Aski ezaguna den taberna da Txilibita. Bakailao asteko txapeldunak izan da 2014 eta 2015ean. Izan ere, bakailaoa da tabernako espezialitatetariko bat. Hamaika pintxo prestatzen dituzte egunero bezeroen gozamenerako.

Pintxoez gain, Josunek eta Javik bokatak eta razioak ere eskaintzen dituzte egunero. Asteburutan pintxo bereziagoak ere lantzen dituzte, bermutari laguntzeko (etxeko bermuta ere badute aukeran).

Eta bakailaoaz gain, gintonic-ak prestatzen maisuak dira Txilibitakoak. 30 bat ginebra mota dituzte aukeran Zapa kaleko 2garren zenbakian.

 

HISTORIA

Javik eta Josunek 28 urte daramatzate Txilibitako barraren atzean buru-belarri lanean. 2012an goitik behera aldatu zioten itxura tabernari, baina esentzia mantenduz. Guztira 5 laguneko lan-taldea osatzen dute, 3 langile barran eta beste 2 sukaldean.

Kokapenaren mapa