Mahuka

https://https://kronika.eus//gida/mahuka
Mahuka Andre kale kalea 28
20120 Hernani
Tel.: 943 33 36 39
Mahuka

INFORMAZIOA

Mahukan saltzen dugun arropak herritarren bi nahi betetzen ditu: eguneroko bizitzarako erosoa eta aproposa den arropa dugu salgai, baina beti ere, moda-modakoa, momentuan momentuko tendentziak jarraitzen dituena.

Bi ezaugarri horiek bateratzen dituen markekin egiten dugu lana Mahukan. Batik bat, sei firmekin egiten dugu lana.'Vero Moda',' Fransa' eta 'Nümph' marka Danesak dira, eta puntua asko lantzen duten markak dira hiruak; arropa erosoa egiten dute, azken tendentziak oinarri hartuta. 'Surkana' marka Katalanarekin ere egiten dugu lana; moda eta mestizajea uztartzen dituzte kataluniarrek, sinboloak, koloreak eta bizipen ezberdinak uztartuz. Azpimarratzekoa da, baita ere, bi marka euskaldunekin ere egiten dugula lana: 'Onddo ta punto' eta 'Loreak Mendian'.  Aurreneko firma Nafarra da, zehazki, Doneztebekoa; batez ere, kotoiarekin egiten dute lana, eta jantzien kalitatea eta diseinua dira azpimarratzekoak. 'Loreak Mendian', Donostiako Portuan sortutako marka ezagunarekin ere egiten dugu lana; donostiarrek dioten moduan, tendentziak eta joerak alde batera utzi eta sormena eta bizitza ulertzeko modua lantzen dituzte beraien jantzietan; kalitatezko jantziak dira.

Batez ere emakumezkoen arropa saltzen badugu ere, gizonezkoenak badu lekua Mahukan.

Arropaz gain, osagarriak ere saltzen ditugu: poltsak, belarritakoak, koilareak... Eta urte garaiaren arabera, aurki ditzakezue: bufandak, foulardak, eskularruak, txapelak....

Astez, goiz eta arratsalde irekitzen dugu: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00. Larunbatetan berriz, goizez zabaltzen dugu denda.

 

HISTORIA

Mahukako ateak 2005an ireki genituen aurreneko aldiz, eta ordutik, helburu berdinarekin aritu gara lanean: azken moda eta tendentziak, hernaniarren eskura jartzea.

Nagore Alvarez Iraola

1571151350 1571151349957 1571151349 1571151347 1571151346 1571151344