1571151401913 1571151402 1571151403 1571151404 1571151405 1571151405911

Urrats oinetakoak

Urrats oinetakoak logotipoa

INFORMAZIOA

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:30-13:00 eta 16:30-20:00; larunbatetan, 09:30-13:30.

Era guztietako oinetakoak aurkitu ditzakezu Urrats Oinetakoak dendan, emakume, gizon nahiz umeentzako. Moda modako oinetakoekin egiten dugu lan eta kirolerako ere aukera zabala dugu: egunerokotasunean, kalean ibiltzekoak, edo teknikoagoak. Marka ezagunekin egiten dugu lan eta honakoak dira nabarmentzeko batzuk: Dr. Martens, Sendra, Art, Columbia, Mustang, Pikolinos, Nature, Pitillos… (kaleko oinetakoak) eta Nike, Adidas, Reebook, Joma, Jhayber… (kirol oinetakoak). Horrez gain, aukera zabala dugu etxeko zapatiletan.

Gainerako oinetako dendetatik bereizten gaituen ezaugarri garrantzitsu bat badugu Urratsen: autozerbitzua. Bezeroak lasai ikusi eta probatu ditzake oinetakoak. Eta laguntza edo aholkuak behar izanez gero, bertan gaude gu, Pello eta Itxaso. Jendeak lasai sartu daitekeela ikusten du, inongo konpromisorik gabe. Eta horixe nahi dugu, etxean bezala sentitzea, eta nahi dutena probatzea. Prezioak ere jarrita izaten ditugu, garrantzitsua iruditzen baitzaigu bezeroek informazio guztia izatea, galdezka ibili beharrik gabe.

Dendan ez dugun hori behar izanez gero ere, saiatzen gara lortzen. Horretarako, fabrikatzaileekin eta almazenekin dugun harremanaz baliatzen gara.

HISTORIA

1984 urtean ireki zen Urrats Oinetakoak denda. Gaur egun, Pellok eta Itxasok daramakite denda. Iñaki Imazek ireki zuen Andrekalen eta handik urtebete ingurura, Iturriaga kalera aldatu zen, egungo lekura. Pello, orduan hasi zen bertan lanean. Ordutik, 28 urte pasa dira. Iñaki jubilatzearekin hartu dute dendaren ardura Pellok eta Itxasok. Itxasok ere 15 urtetako esperientzia dauka oinetako dendetan, saltzaile gisa. Beraz, esperientziarik ez dute falta biek.

Denda urteen poderioz berritzen joan badira ere, oinarri oinarrian berdin mantentzen da. Moda aldatzen joan denez, garai bateko eta egungo oinetakoek ez dutela zerikusirik diote Pellok eta Itxasok, baina linea beti berdina izan dela: «Beti izan ditugu mota guztietako oinetakoak emakume, gizon eta umeentzako. Alde batetik, modelo klasikoei eutsi izan diegu eta bestetik, modaren baitan egokitzen joan gara».

Gaur egun ohituta gaude autozerbitzua eskaintzen duten dendekin, baina orduan ez zegoen halakorik, eta Urrats Oinetakoak zerbait berria izan zen. Urrats izan zen mota horretako lehenengo denda Hernanin, eta inguruetan. Eta hasieratik oso harrera ona izan du.

Kokapenaren mapa