1571151070915 1571151201 1571151203 1571151204 1571151205

On Bit informatika

On Bit informatika logotipoa

INFORMAZIOA

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 eta 16:00-19:30; larunbatetan, 10:00-13:00.

Informatika denda da On Bit. Informatikari eta teknologia berriei lotutako materiala aurkituko duzu bertan; hala nola: ordenagailuak, inpresorak, mugikorrak, tabletak, osagarriak, kontsumibleak (tintak, tonerrak...). Tailerra ere badugu dendan bertan, eta ordenadoreez gain, tablet eta mugikorrak ere konpontzen ditugu.

Beti saiatu izan gara egunera jartzen eta behar berrietara egokitzen, eta hasiera batean mugikor eta ordenadoreen salmenta baldin bazen ere gure dendaren oinarria, gaur egun tailerreko lanarekin funtzionatzen dugu batez ere.

Gure bezero nagusiak, tailer eta enpresa txikiak dira. Enpresa txiki askotan informatika sartu behar izaten dute, baina ez daude behar bezala formatuta, eta zeregin horretan ere aritzen gara. Hau da, zerbitzu espezifikoa ematen dugu.

HISTORIA

On Bit Informatika denda, 1996 urtetik dago martxan. Jose eta Maixa dira bi sozioak eta argi zuten halako denda bat ireki nahi zutela: “Beti gustatu izan zaizkigu teknologia berriak”, diote. Gainera, orduan, Hernanin ez zegoela halako eskaintzarik gogoratzen dute: “Arlo honetan, aukera gutxi zegoen. Denda bakarra zegoen Hernanin. Gu bigarrenak izan ginen. Kontuan izan behar da informatika oraindik ez zegoela oso zabaldua etxeetan”. Beraiekin batera, teknikari bat ere aritzen da: Juanjo.

Agustindarren plazan dago On Bit Informatika denda, baina ez hasieratik. Lehenengo 11 urteak Elkano eta Txirrita arteko ixkinan egin zituen.

Kokapenaren mapa