1571151000523 1571151000933 1571151001 1571151002 1571151002911 1571151003

Nekane edergintza

Agustindarren plaza 5, behea , 20120 Hernani
Nekane edergintza logotipoa

INFORMAZIOA

Edergintzaren mundua ondo baino hobeto menperatzen du Nekane Lizarribarrek. Iturmendi auzoko 4.garren zenbakian duen edergintza zentroan topatuko duzu zure azalak behar duen tratamendu egokiena. Kalitatea, esperientzia eta zerbitzu egokiak batzen dituen edergintza zentro honetan punta-puntako tratamenduak eskaintzen ditu Nekanek.

Edergintza tratamenduetan espezialistak diren zentro honetan mota askotako zerbitzuak eskaintzen dituzte: laser depilazioa, depilazio elektrikoa, gorputz tratamenduak, larruazalaren garbiketa …

Makilatzaile fina ere bada, eta, batez ere, ezkongaiak prestatzen ditu egun garrantzitsu horretan ezin politagoak egon daitezen. Natura Bissé, ALQVIMIA edo Art Deco bezalako kalitatezko produktuak erabiltzen ditu Nekanek bere lanetan.

Edergintzaren arloan, beste pauso bat gehiago emango du Nekane edergintza zentroak. BurbujaO2 izeneko kabina jartzen dute tarteka, eta tratamenduak ematen dituzte bertan, bizi kalitatea hobetzeko, inolako efektu sekundariorik gabe. Izan ere, baldintza onenak eskaintzen ditu kabinak, edergintza tratamendu baterako. Aire purua arnastuko dute, kabinako tratamendua jasotzen dutenek, eta onura handiak dauzka osasunerako: errendimendu fisikoa hobetu, errekuperazio prozesua azkartu, toxinak eta zelula hilak ezabatu, zahartzea moteldu... Gipuzkoa osoan 7 profesionalek baino ez dute burbuja hori jartzeko formazioa, eta horietako bat dugu Nekane hernaniarra.

 

HISTORIA

Nekane Lizarribar hernaniarrak estetikako goi mailako ikasketak ditu eta ibilbide luzea edergintzaren munduan. Hernaniko zentroko ateak 2006. urtean ireki zituenerako, 10 urteko esperientzia zekarkien soinean. Tolosako edergintza zentro batean aritu baitzen urte askotan.

Kokapenaren mapa