20230203 Iparragirre gida1 1675421270409 Iparragirre sagardotegia | argazki galeria 1 1675421302665 Iparragirre sagardotegia | argazki galeria 1

Iparragirre sagardotegia

Iparragirre sagardotegia logotipoa

IPARRAGIRRE TOLARE SAGARDOTEGIA

XV. mendetik sagardogintzan. Ohitura arte bihurtzen dugu.

TXOTX

Zatoz Iparragirrera gure erritua ospatzera:

"Edalontzia eskuetan duzula, gozatu lagunarte atseginaz eta elikagai bikainez; ibil zaitez sagardoz betetako kupelen artean, barruan gordetzen dutena dastatzeko; sagardoa freskagarria da, apur bat burbuiladuna, edari naturala eta antzinakoa."

Egin txotx!

PRODUKTUAK

Kalitate egiaztatuko sagardoa, ahal den neurrian bertako sagar ekologikoarekin landutakoa, lortzera bideratu ditugu gure ahaleginak urte luzeetan.

Hori lortze aldera, sagarrondo zaharren ondoan produkzio ekologikoaren landaketa berriak egiten ari gara Iparragirre eta Montefrio gure baserrietan, sagar barietate aukeraketa zaindua eginez; egun, sei hektarea landatu ditugu jada, eta pixkanaka kopurua handitu egingo da.

BIXITA GIDATUAK

Sagardoaren eta euskal sagardo naturalaren mundua ikuspegi global batetik ezagutzeko aukera ematen du: sagarrondoak, sagar barietate desberdinak, sagardoaren elaborazioa, gure sagardoen arteko desberdintasunak, horiek kontsumitzeko modua...

Sagardotegiko leku ezezagunenak bisitatuko dituzu: sagastia, zanpatzeko lekua, sotoak, baserria...

Kokapenaren mapa